XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Auxe neska ederra ta bikaña aurreneko au!

Begira iok ondo.

Ederra gero!

Teresalina zegoan aurrean.

Alakoa zan neska!

Bazkaltzera bildu ziranean egun ari zegokion bezela ikusten zan jantokia: aurre-aurrean, ormatik zintzilik itxas-ontzi bat, olatuen gañean irrist-antzean, bere biran paperezko emeretzi uxo txuri.

Buru-buruan Amabirjiña beera, itxas-ontzi ondora begira, bular gañean esku-tolestatuak, gañean jantzi urdiña aize-kulunkan.

Txaluparen biran ertzez ertz itz auek: Agur Maria, agur itxasoko izar...

Azkeneko itz auek Maria'ren Prantziskotar Mixiolarien oitura bat dakarkidate burura: monja auek egunero-egunero Meza bitartean goratzarre edo kanta ori abesten dutela arat-onat itxaso eta legorrean dabiltzan beretako monjatxoen alde.

Eta egokia da ori.

Mixiolariak Mariaren babesean ibilli bear du beti Apostoluak antzo.

Amabirjiñak indarberritu zituan aien barruak urrutirantz sakabanatu ziranean eta gaurko apostoluak ere orretxen bearrean.

Amabirjiñak eta mixiolariak egitekorik berbera dute: Jesus ezagutu arazi.

Zeruko Amak bere lengusuarenean, Kana'n eta beste leku askotan Jesus ezagutu arazi zuan eta mixiolariak artaraxe dijoazkizu.

Barzelonako kaiari lotuta antxe zegoan Haleakala izeneko ontzia.

Irurogei ta iru mixiolari zijoazen gizonezko eta emakumezkoen artean.

Irurogei ta iru, alajaña!

Ori da ori mixiolari taldea!

Ez da txantxetakoa!

Eta oietatik emeretzi Maria'ren Prantziskotar Mixiolaritakoak eta apaiztutako ogei ta amairu eleiz-gizon.

Egunero 33 meza!

Itxasoratzearen egunaurrea zan.

Gure monjatxoaren biotza pozaren-pozez gar-gar, eztarri garbi eta guri ura kantuan egiteko gogo batekin bai!